XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diatomeoak. Mikroskopioari esker, izaki bizidun txikienen irudi harrigarriak lor ditzakegu.

Irrati-hargailua

Arazoaren identifikazioa

Natur Zientzien laborategian, ikasleak mikroskopioarekin aritu dira lanean eta ikusi dute honi argazki- edo bideo-kamera aplika dakiokeela.

Irakasleak, arloko programazioan oinarrituta, argi-uhinen erabilpena, transmisioa eta efektuaren inguruko ikerketak egiteko aukera eskainiko die; eta, horrekin batera, argia erabili edo eraldatzen duten gailuak eraikitzeko proposamena egingo die.

Nahi izanez gero, lan bera egin ahal izango litzateke soinu-uhinei dagokionez.

Uhinak jaso eta transmititzeko osagai elektronikoak erabiliko ditugunez, aztertu egin beharko dugu nola funtzionatzen duten erresistentzia elektroniko, transistore, diodo, kondentsadore, errele, bozgorailu, mikrofono eta telefonoek; bai eta horien zientziazko oinarria, erabilera eta argia, beroa, eta soinua jasotzeko erabiltzen diren gailu berezituetan duten aplikazioa ere.

Argi- eta soinu-uhinak jaso edota erabiltzen dituzten mekanismo edo gailu elektronikoak eraikiko ditugu.

Horien azterketa egiteko, hainbat ikerketatan oinarrituko gara; historian zehar eginiko asmakuntzak berreskuratuko ditugu eta gizateriak uhinak lortu eta erabiltzeko egin dituen aurrerapen teknologikoak nola erantsi dizkien ikusiko dugu.

Diseinatu atalean gure lanen aurkezpena hobetzearekin jarraituko dugu; horretarako, errotulazioari buruzko ikasketa lana osatuko dugu.

Planifikatu eta Eraiki ataletan gailu elektronikoak eraikitzeko beharrezko diren erreminta eta materialak landuko ditugu.

Eta, Lehenengo Zikloan ikasitakoarekin jarraitzeko xedez, Eraketa eta gestioa atalean konpainia elektrikoaren faktura aztertuko dugu.

Arazoaren zehaztapena

Proiektu honetan argi eta soinu uhinak nola jaso eta erabiltzen diren ikertuko dugu.

Telefono bat, irrati-hargailu bat eta argiak jotzean aktibatzen den alarma bat eraikiko dugu.

Horretarako erabiliko ditugun osagai elektronikoak honakoak dira:

- erresistentzia elektronikoak;
- transistoreak;
- diodoak;
- kondentsadoreak;
- bozgorailu eta mikrofonoak
.